HAURRENTZAKO DIETA MEDITERRANEOKO SEGIMENDU GALDEKETA

Elikadura osasungarria organismoaren funtzionamendu ona, osasuna mantendu edo indarberritu, gaixotasunak izateko arriskua gutxitu, eta gure bizitzan zehar aldi desberdinen garapena ziurtatzen duena da. Umeen kasuan elikadura egokia funtsezkoa da bere hazkunde eta garapenerako, baita ere ohitura osasungarriak hartzea, seguruenez bere bizitzan zehar mantenduko dituenak.
Gure ingurunean, Dieta Mediterraneoa errezetak, sukaldaritza-tradizioa, ospakizunak, ohiturak, produktu tipikoak eta giza jarduera desberdinak jasotzen dituen orekadun bizimodua da.

Elikadura modu honek osasunerako onura handiak ditu. Ezaugarri askoen artean batzuk nabarmen daitezke: bereizten duen koipe mota (oliba-olioa, arraina eta fruitu lehorrak), errezetak (zerealak eta barazkiak plater nagusia bezala eta haragiak garnizio bezala), bitaminak, oligoelementuak eta antioxidatzaile asko ditu, sasoi-fruitu eta barazkiak erabiltzen baitira.

Zure semea edo alaba dieta mediterraneoa jarraitzen badu jakin nahi baduzu hurrengo galderak erantzun. Ados zauden esaldiekin laukian markatuz erantzuten da.

FaLang translation system by Faboba